Indabaren eta ardoaren azoka bereziaren momentu bat, iaz
Azaroko azoka berezian Gernikako indabak eta Errioxako ardoa dastatzeko aukera izango dute, Gernika-Lumoko merkatu plazara gerturatzen diren guztiek. Hain zuzen, zapatuan izango da azoka berezia, 09:00etatik aurrera.
Bestalde, bertoko produktuen eta artisauen produktuak ere izango dira salgai, Merkatu Plazan. Guztira, 28 salmahai jarriko dituzte bertoko ekoizle eta artisauek.