Domekatik etxean falta den gazte baten bila ari da Ertzaintza
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Bermeon bizi den 15 urteko neska baten desagerpena salatu zuen domekan haren familiak. Senideek diote mutil lagunarekin ikusi zutela azkenengoz 15 urteko gaztea. Gauzak horrela, bai familia eta baita Ertzaintza Bermeoko bizilagunaren bila dabiltza geroztik.
Segurtasun sailetik azaldu dutenez, kasu horietarako “ohiko prozedura” jarraitzen ari da Ertzaintza; alegia, gaztea bertaratzen zen tokietan ari dira bila. Familiakoek esandakoa kontuan hartuta, gazteak “bere kabuz alde egin” duela uste du Ertzaintzak; dena den, oraindik kasua aztertzen darrai.