Bonbardaketa sasoiko babeslekua
Biharko jaieguna dela eta, asteburura begira eskaintza berezia dauka Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak. Hain zuzen, bisita gidatu bi eskainiko ditu bihar eta etzi. Azaldu duenez, “ibilbide horietan bisitariak Batzar Etxearen eta Gernikako Arbolaren historian murgilduko dira, eta herria erraustu zuen bonbardaketa gogora ekarriko dute Pasealekura eta erasoetatik babesteko aterpera bisita eginda”.
Barikuan nahiz zapatuan, 10:30ean izango dira bisita gidatuak, turismo bulegotik hasita. Biharkoa euskaraz izango da, eta zapatukoa gazteleraz. “Biak doakoak dira eta ordubeteko iraupena izango dute”. Dena den, bisitetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, turismo bulegora jo beharko da, 94-625 58 92 telefono zenbakira deitu edo
turismo@gernika-lumo.net helbide elektronikora mezu bat bidali.