Maria Jose Ribate eta Sol Maguna proiektuaren aurkezpenean
Art Libitun elkarteak artea adin guztietako pertsonengana heltzea dauka helburutzat. Sol Maguna aktoreak eta Maria jose Ribate musikariak azaldu dutenez, artea “ikaragarri aberasgarria” da umeentzat, helduentzat eta adinekoentzat. Hala, Art Libitum elkarteko kideek tailer eta programa bereziak prestatu dituzte ikasturte berriari ekiteko. Jakinarazi dutenez, erakunde publiko eta pribatuei zuzendutako tailer bereziak dira. Udalek, ikastetxeek, Gobernuz Kanpoko erakundeek, eta adinekoen egoitzek kontratatu ditzakete elkartearen zerbitzuak, besteak beste.
Ribatek azaldu duenez, elkarteak bost urte daramatza gazteekin lan egiten, baina “pauso bat haratago” joan nahi dute. Izan ere, helduek eta adinekoek ere “artearen onuretaz jabetzea” da elkartearen helburuetako bat. Hezkuntzarako ez ezik, adimen osasunarentzako oso onuragarria dela deritzo musikariak.
Antolatzaileen ustez, gizarte helburuak eta helburu terapeutikoak uztartzen ditu programak. “Artea bitarteko integratzaile bat da, baina sendagai bat ere izan daiteke” diote.
Art Libitumek umeei, helduei eta adinekoei zuzendutako hainbat tailer prestatu ditu. Informazio gehiago nahi dutenek www.libitumart. com helbidean jarri daitezke harremanetan elkarteko kideekin.