Molecular Zombi laburmetraiaren irudi bat
Zine zaleek zita garrantzitsua izango dute zapatuan, Lizeo Antzokian. Hain zuzen,
Pura Caspa laburmetraien jaialdia antolatuko du SkateBlack Lagunak taldeak, hamazazpigarren urtez. Rober Garay antolatzaileak azaldu duenez, “azkenaldiko laburmetrai independente hoberenak proiektatuko dituzte, tartean izen handiko jaialdietan parte hartu duten zenbait lan”. Hala, primeran pasatzeko aukera izango dute bildutakoek, “laburmetrai berriak eta ezezagunak” ikusteko aukera izango baitute.
Urtero bezala, umore beltza, B seriea, komikiak, ahoberokeria, gorea eta azken tendentzia berritzaileak jorratuko dituzte antolatzaileek. Garayren bebetan, aurrekontu txikiko lanak dira, baina kalitate handikoak. Hala, Lizeo antzokia jendez betetzea, eta jaialdia arrakastatsua izatea espero du.
Aurten, zine jaialdiak hamazazpi urte beteko ditu, eta antolatzaileak pozarren daude hala delako. Grayk dioenez, “jaialdia egonkortu egin da, eta hainbat zale etortzen dira Gernika-Lumora”. Hala, hamazazpigarrenean berdin gertatzea espero du.
Proiektatuko dituzten laburmetraiak
Aurten, hamalau lau jarriko dituzte ikusgai Pura Caspa jaialdian: Borja Perezen bideo tutoretzak (Ruben Ontiveros), Don Pepe Popi (Carlos Vermuy eta Venga Monjas), Molecular Zombi (Pablo Llorens), Fist of Jesus (Adrian Cardona eta Davis Muñoz), Desafio Final (Manuel Bartual), Beerbug (Ander Mendia), Loco con vallesta (Manuel Bartual), El hombre birra (Pioneros del siglo XXI), El ultimo onvre bibo (Dani Aguirre eta Luna Martin), Zona de caza (Jordi O. Romero), Donoscreep show (Axel Casas eta Ruben Ontiveros), Metal Creepers (J. Oskura Najera eta Adran Cardona), The Casting eta Superpoderes (Xabier Larrondo).