Muxikako Berroja upategia
Bizkaiko Txakolina jatorrizko deitura duten 66 txakolin aurkeztu dituzte aurten Peñin gidara, eta hamalau markak jaso dute
Bikain kalifikazioa, tartean direlarik Muxikako eta Gernika-Lumoko upategiak. Peñin gida urtero argitaratzen dute, eta sona handia dauka.
Puntuazio gorena jaso duten txakolinek 80 puntuak gainditu dituzte, eta horrek “onak” eta “oso onak” direla adierazten du, baina Berrojak eta Itsasmendik 90 puntuak gainditu dituzte.
Bikain kalifikazioa jaso duten gainontzeko markak Elizalde, Ulibarri, Gorka Izagirre, Doniene Gorrondona, Bizkaibarne eta Virgen de Lorea izan dira.
Peñin gidak Bizkaiko txakolinaren eboluzioa nabarmendu du. Esan duenez, ohikoa zen jatorrizko deitura horrek ardo gaztea egitea, “baina pixkanaka ari da bere ardoen ahalmen ebolutiboaz jabetzen”. Gaineratu du puntuaziorik onenak 2011ko ardoek lortu dutela.