Ibitarien talde argazkia
Gernika-Lumoko Berbalagunek zapaturako antolatutako martxan 40 lagunek parte hartu zuten. Gernika-Lumon hasi eta amaitu zuten mendizaleek 13,5 kilometroko ibilbidea, eta Mendata eta Arratzu arteko Erdi Aroko galtzada, Artzubi zubia, Done Jakue bidearen zati bat, Golako erreka, Olazarrako presa, Arratzuko Santo Tomas eliza eta Burgoa mendia igaro zituzten. Azaldu dutenez, elkarregaz “goiza pasatu” zuten, elkarreri “kontutxuak kontatzen, lagunak egiten eta inguruaz gozatzen, baina euskaraz”.
Ohi legez, Juan Ignacio Elgezabal
Txiki izan zuten gidari zapatuan ere, eta betiko formulari eutsiz, triptikoak banatu zituzten parte hartzaileen artean, ibilaldiaren inguruko azalpenak emanez. Hartara, beraien kabuz ere egin ahalko dute ibilbidea, hala nahi izanez gero.
2013-14 ikasturteko lehenengo irteera izan du aipatutakoa Berbalagunek, eta “hemendik aurrera hilero” antolatuko du antzekoren bat.
-
-
Ibiltarien talde argazkia
-
-
-