Ekintzaz beterik dator Mundakako ludoteka azaroan
Mundakako ludoteka ekintzaz beterik dator azaroan; hala, zapatuan hasi eta abenduaren 1a bitartean, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute mundakar nagusi zein txikitxoenek. Ekintza guzti horien artean, denbora pasak eta buruhausteetan, jolas ezberdinetan, sukaldaritza tailerretan, disko festan eta eskulanetan parte hatu ahal izango dute, besteak beste.
Egitaraua:
Nagusiak
Azaroak 2: Denbora pasak eta buruhausteak.
Azaroak 9: Jolasak eta dinamikak.
Azaroak 16: Jolas askea.
Azaroak 23: 11:00etatik 13:00etara, sukaldaritza tailerra eta gosaria.
Azaroak 30: Abenduko programa eta jolas parkea.
Txikiak
Azaroak 3: Denbora pasa eta buruhausteak.
Azaroak 10: Autonomia saioa. Zapatilak sokak lotzen ikasteko tailerraren lehen saioa.
Azaroak 17: Jolas askea.
Azaroak 24: 11:00etatik 13:00etara, eskulanak (buruhandiak).
Abenduak 1: Abenduko programa eta jolas askea.
Guztiak
Azaroak 8: Jolas askea.
Azaroak 15: Jolas askea.
Azaroak 22: Jolas askea.
Azaroak 23: 19:30ean, disko festa plazan.
Azaroak 29: Jolas askea.