Ibon Meñikari Gernika-Lumon egindako harrera
Ibon Meñika Gernika-Lumoko bizilaguna eta Herrira-ren aurkako polizia operazioan atxilotutako gainontzeko 17 lagunak aske uztea erabaki du Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, euretako lau hogeimilana euroko bermea ordainduta. Alabaina, inputaturik jarraitzen dute guztiek, haien kontrako karguak mantendu baititu Velascok.
Hain zuzen, “talde terroristako kide” izatea, eta erakunde terrorista “goratzea eta finantzatzea” leporatzen die, eta hainbat baldintza jarri dizkie: hamabostero joan beharko dute sinatzera, Espainiako estatutik ezingo dute atera, pasaportea kendu die, eta presoekin zerikusia duten ekitaldietan ezingo dute parte hartu. Halaber, Herrira-ren egoitzak gutxienez bi urterako ixtea erabaki du, eta haren jarduera osoa debekatu. Hainbat Twitter kontu eta webgune ere itxita geratuko dira, eta bankuen kontuak blokeatuta.
Gernika-Lumoko manifestazioa
Luze jo zuen atzoko egunak. Goizean hamazortzi atxilotuetako hamalau galdekatu zituen epaileak eta arratsaldean deklaratu zuten Meñikak eta beste hiru lagunek. Aske geratu ondoren, goizaldean iritsi zen Gernika-Lumora, eta herrirarrek harrera egin zioten. Bien bitartean, bata bestearen atzetik etorri ziren elkartasun keinuak eta salaketak.
Astra Koordinadorak, adibidez, Herrira eta Ibon Meñika koordinadorako kide direla gogora ekarriz, bere “elkartasun osoa” adierazi die. Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatu du, “eskubide zibil eta politikoen urraketa” bat dela iritzita: “Antolatzeko, biltzeko, adierazteko askatasuna urratzen ari dira; hau da, oinarrizko eskubide demokratikoak”. Hori horrela, Gernika-Lumoko protestetan izango dela iragarri du koordinadorak, eta herritar orori zabaldu dio parte hartzeko gonbitea.
EH Bilduko Legebiltzarkideak, Herrira-ko kamisetekin
Herriko mugetatik kanpora joanda, Eusko Legebiltzarrera iritsi zen atzo gaia. EAJ eta EH Bilduk komuneko adierazpen bat adostu dute. Joseba Egibarrek eta Laura Mintegik azaldu dutenez, presoen eta iheslarien eskubideen aldeko bilgunearen aurkako sarekada “atzerapauso bat” da bakerako bidean, eta atxiloketan “Dena da ETA” premisapean egin dituzte. Euskal jendartearen gehiengoak behin baino gehiagotan presoen eskubideen aldeko jarrera agertu duela nabarmendu dute, eta beste behin haien oinarrizko eskubideak urratu direla deritzote. Hari beretik, legeak, nazioarteko zuzenbideak eta giza eskubideen adierazpenak presoei aitortzen dizkien eskubideak defendatzea “legitimoa” dela esan dute alderdiak eta koalizioak.
Ildo bereko mozioak aurkeztu ditu Bilduk Lea-Artibaiko eta Busturialdeko zenbait udaletan, eta datozen egunetan gauza bera egingo du beste batzuetan, udalbatzarrek edo gobernu batzordeek azter ditzaten.
Polizia operazioak nazioartean izandako oihartzuna ere ez da edozelakoa izan, eta hainbat herrialdetatik eman diote babesa bilguneari; besteak beste, Portugaldik, Italiatik, Argentinatik, Turkiatik, Suitzatik, Filipinetatik eta Nikaraguatik.
Gernika-Lumoko gaurko mobilizazioak iragartzeko kartela
Protestak herrietan
Astelehenean atzemandako guztiak libre utzi dituzten arren, mobilizazio dinamikak gaur dauka jarraipena. Gernika-Lumon hamabi orduko elkarretaratzea egiten ari dira, eta BermeonHerrira Gunean elkartuko dira herritarrak, 18:00etatik 23:00etara. Gainera, Hackelarre-ren eskutik,
www.astragernika.net webgunearen bitartez zuzenean jarrai daiteke ekimena,
streaming bidez.
Bestetik, eguerdian kalera ateratzeko euskal gehiengo sindikalak egindako deialdiari jarraiki, hainbat lagunek parte hartu dute bilkuretan. Ikastetxeetan ere deituta daude lanuzteak. Barrutialde BHIko ikasleek eta irakasleek, adibidez, elkarretaratzea egin dute 11:30etik 12:00etara. Gernika BHIko ikasleek, aldiz, 13:00etatik 15:00etara egingo dute lanuztea. Kalejiran joango dira Merkurionaino, elkarretaratzeagaz bat egiteko.
Herrira-ko kideek, bestalde, agerraldia egin zuten atzo, Baionan. Bertan, asteleheneko polizia operazioa “Espainiaren ahuleziaren isla” dela esan zuten, eta Espainiako estatuak gatazkaren konponketa oztopatu nahi duela argi geratu dela nabarmendu. Oztopoak oztopo, Ipar Euskal Herriko Herrira-ko militanteek lanean segitzeko gogoa berretsi zuten, eta Bilboko hitzordura joateko deia luzatu zuten.
Barrutialde BHIko langile eta ikasleak, goizeko elkarretaratzean
Espainiaren “beldurra”
Etxerat-eko kideak ere hari beretik mintzatu ziren: “Ez dute inoiz gure ahotsa isilaraziko”. Elkartearen arabera, normalizazioari, bizikidetzari eta bakeari dion “beldurra” erakutsi du Espainiako Gobernuak Herrira-ren aurka eginda, eta Etxerat-ek ere “bake prozesuan aurrera egiteko” konpromisoari eutsiko diola esan zuen.
Etxerat elkartearen agerraldia
Euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak “tantaz tanta” Herrira-ren lanarekin jarraitzeko deia egin du, zapatuko nazio manifestaziora joateko deia egiteaz gain. “Olatuz olatu, egunez egun, itsaso mugagabe sortu behar dugu. Etxean izan arte”.
Udalbiltzak adierazpen instituzional bat kaleratu zuen atzo bertan. Adierazi zuenez, Euskal Herrian bakea behar da, eta “bakea, besteak beste, euskal preso politikoak etxean direla” izango da. Mertxe Aizpurua presidentea buru dela, Udalbiltzako Nazio Gobernuko ordezkaritza bat Bilbon izango dela iragarri du.
DOKUMENTUAK:
–
Gernika-Lumoko Herriraren irakurketa
– Euskal gehiengo sindikalaren eskuorria
– Gernika-Lumoko EH Bilduren oharra
– Astra Koordinadoraren prentsa oharra
– Gernika-Lumoko biharko mobilizazioak iragartzeko kartela
– Udalbiltzaren adierazpen instituzionala
– Herrira-k LABen bitartez nazioartetik jasotako atxikimenduak
-
-
Ibon Meñikari Gernika-Lumon egindako harrera
-
-
Madrilen egindako elkarretaratzea
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
Etxerat elkartearen agerraldia
-
-
EH Bilduko Legebiltzarkideak, Herrira-ko kamisetekin
-
-
Bartzelonako protesta
-
-
Agirre lehendakariaren eskultura Herrira-ren zapiagaz, Gernika-Lumon. Argazkilaria: Joseba Bringas
-
-
Iparragirreren eskultura Herrira-ren zapiagaz, Gernika-Lumon. Argazkilaria: Joseba Bringas
-
-
Agirre lehendakariaren eskultura. Argazkilaria: Joseba Bringas
-
-
Sindikatuetako ordezkarien agerraldia, atzo
-
-
-
Manifestazioa, Gernika-Lumon
-
-
Bartzelonan egindako protesta
-
-
Manifestazioa, Gernika-Lumon
-
-
Gernika-Lumoko gaurko manifestazioa
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bermeoko manifestazioa
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Gernika-Lumoko manifestazioa
-
-
Gernika-Lumoko manifestazioa
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Bilboko agerraldia
-
-
Sabino Cuadra, Espainiako Kongresuan
-
-
Gipuzkoako EH Bilduko legebiltzarkideak, gaur goizean, Herrira-ren aldeko elastikoekin
-
-
Gernika-Lumoko manifestazioa
-
-
Gernika-Lumoko manifestazioa
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Gernika-Lumon, sindikatuek deituta
-
-
‘Merkurio inguratu’ ekimena
-
-
Elkarretaratzea Bermeon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Bermeon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Bermeon, sindikatuek deituta
-
-
Elkarretaratzea Bermeon, sindikatuek deituta
-
-
Barrutialde BHIko langile eta ikasleak, goizeko elkarretaratzean
-
-
Umeentzako tailerrak Bermeoko Herrira gunean
-
-
Umeentzako tailerrak Bermeoko Herrira gunean
-
-
Umeentzako tailerrak Bermeoko Herrira gunean
-
-
Umeentzako tailerrak Bermeoko Herrira gunean
-
-
Umeentzako tailerrak Bermeoko Herrira gunean
-
-
Elkarretaratzea Bermeoko Herrira Gunean
-
-
Elkarretaratzea Bermeoko Herrira Gunean
-
-
Ganbaratik, Bermeoko Herrira gunean
-
-
Ganbaratik, Bermeoko Herrira gunean
-
-
Ganbaratik, Bermeoko Herrira gunean
-
-
Ganbaratik, Bermeoko Herrira gunean
-
-
Ganbaratik, Bermeoko Herrira gunean
-
-
Ganbaratik, Bermeoko Herrira gunean