Udal azoka azpian daude aparkalekuak eta 59 salduko dituzte. Hiru motattako partzelak izango dira eta hurrengoak izango dira irteerako prezioak:
- Partzela bakarrik: 10,017 euro.
- Partzela + trasteleku txikia: 16.403,90 euro.
- Partzela + trasteleku handia 17.524,86 euro.
Interesa duten pertsonek Berh@z bulegoan aurkeztu beharko dituzte gutunazalak urriaren 22a baino lehen. Eskaintzak, barriz, urriaren 28an zabalduko dituztela jakinarazi dute, 12:00etan. Prozesuan parte hartzeko behin behineko bermea 100 eurokoa izango dela zehaztu dute.
Dokumentazio guztia Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko Idazkaritza Sailan dago erakusgai.