‘Emaztegaiaren semea’ antzezlana
Elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea. Hori da
Emaztegaiaren semea komediaren bereizgarrietako bat. Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak dakartza Bermeoko Kafe Antzokira Fernando Castets eta Juan J. Campanella gidoilarien
El hijo de la novia filmaren antzerkirako egokitzapenak.
Garbi Losadaren zuzendaritzapean, aktore ezagun-ezagunak igoko dira bihar iluntzean Kafe Antzokiko taula gainera: Sara Cozar, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Mikel Laskurain eta Kandido Uranga. Gurasoen ezkontza eta familiaren jatetxea multinazional bati saldu beharra dira tragikomediaren ardatza. Hortik abiatuta, ikuslea barre algaratik negargurara eramango dituzte pertsonaiek eta egoerek. Azken batean, bizitzaren beraren istorioak eroango dituzte agertokira euren pertsonaiak txukun-txukun gorpuzten dakiten bost aktoreek.
‘Org.amen’ antzezlana
Astran, ‘Org.amen’
Kafe Antzokikoa bakarrik ez, beste antzezlan bat dakar asteburuak Busturialdera. Hain zuzen,
Org.amen taularatuko du Iñaki Moral Elizondon bizi den donostiarrak. «Baztandar sua-jili-a» darabilen antzezlan horrek Asvineneako antzerki poltsikoko 2012ko lehiaketako lehenengo saria jaso zuen, eta baita 2013ko Avila-ko Kale antzerkiko jaialdiko epaimahaiaren lehenengo saria ere.
Helduei zuzendutako lana da
Org.amen, eta kale ikuskizuna, antzerkia, umorezkoa eta zirkoa uztartzen ditu. «Ikuskizun unipertsonala, berezko ezaugarri adierazgarriekin, ezberdina, arriskatua eta urteekin imitatuko den klasikoa», Muruak berak dioenez.
‘Emaztegaiaren semea’
- Zuzendaritza. Garbi Losada.
- Euskaratzea. Begoña Losada.
- Aktoreak. Sara Cozar, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Mikel Laskurain, Kandido Uranga.
- Konpainia. Ados teatroa.
- Lekua. Bermeoko Kafe Antzokia.
- Eguna. Urriak 5, bihar.
- Ordua. 20:00.
- Prezioa. 8 euro.
‘Org.amen‘
- Ideia, sorkuntza eta zuzendaritza. Iñaki Moral.
- Zuzendari laguntzailea. Josune Monton.
- Aktorea. Iñaki Moral.
- Atrezzoa eta arropak. Iñaki Moral.
- Konpainia. La que tu me haces.
- Lekua. Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika soziala.
- Eguna. Urriak 6.
- Ordua. 19:00.
- Prezioa. 5 euro.