Boliviako eta Gernika-Lumoko ordezkariak, atzo, udaletxe aurrean
Marianela Prada Boliviako Ekonomia Ministerioko gabinete burua Gernika-Lumon izan da, bisitan. Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak eta Goizargi Etxeandia Zerbitzu zinegotziak harrera egin zioten atzo, udaletxean bertan. GITE-IPESek (Gizarte Ikerketetarako Talde Eragilea) gonbidatuta etorri da Prada, haren jardunaldietan Boliviako politikaren bi alderdi azaltzeko: estatu plurinazionalaren eraikuntza eta ekonomia pluralaren eredua.
Gernika-Lumo ezagutzeko interesa zuela eta etorri da boliviarra Gernika-Lumora; udalak dioenez, “askatasunen ikurra baita Gernika, ez bakarrik Euskadin, baizik eta nazioartean ere”.
Boliviako eta Gernika-Lumoko ordezkariak, atzo, udaletxe aurrean