Atzoko aurkezpena Gernika-Lumon
Gazte langabetuei lana bilatzeko prozesuan laguntzeko programa de
Good Job. Gernika-Lumoko eta Bermeoko Udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak abiarazi dute proiektua. Busturialdeko Gaztedi programaren baitan, eskualdeko 20 gazte langabeturi lagunduko die Good Job proiektuak, lau hilabetetan zehar.
Hasieran aurreikusita ez bazegoen ere, Bermeon ere poiektuaren aurkezpena egingo dute
urriaren 8an, martitzenean, 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean. Gernika-Lumon atzo egin zuten
Good Job programaren aurkezpena Astra eraikinean.