Gaur hasi eta domekara bitartean Barakaldoko BECen izango da
Algusto 2013, jakintza eta zaporea azoka. Bermeoko Udalak bere parte hartzearekin slow food bezala kalifikatutako herriko produktoreei babesa eman gura die. Bestalde, herriaren eta bere produktoreen irudia ere sendotu gura duela azaldu dute.
Hain zuzen ere, Bermeon, Royo eta Toja produktugileak dira Kantauriko antxoak eginez slow food kalifikazioa lortu dutenak. Udaletik azaldutakoaren arabera, “garrantzitsua da gure herriko kontserberek ekoitzen dituzten arrain produktuak, kontserba produktuen erreferente bihurtzea; balio erantsia dute eta kalitate ezin hobea, lehen mailako produktuekin eginda baitaude eta elaborazio prozesu artesanal baten emaitza direlako”.
Era berean, Algusto azokan parte hartuta Bermeo eta bere kultura gastronomikoa zabaltzeko aukera dutela uste dute. Hala, besteren artean, Bermeoko Udalaren erakusmahaian kontserbak dastatzeko aukera eskainiko dute, Sareginen erakusketa egongo da, eta Arrain Azokan Bermeon egindako
latie emongotsut Bermeoko kontserba enpresen inkesta-jolas ere egingo dute.