Indiako Ozeanoan dabiltzan ontzien segurtasuna bermatzeko, 1,4 milioi euroko laguntza emango du Jaurlaritzak
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak azaldu duenez, “sektoreak behin eta berriro egindako eskaerei erantzuna emanez” hartu du Gobernu Batzordeak erabakia gaur goizean.
Erkorekak esan duenez, “segurtasun alorrari dagokionez, Jaurlaritzak beharrezkoa ikusten du euskal arrantzaleak nazioarteko uretan baldintza ezin hobeetan lan egiten jarraitzea”. Hala, armadoreek ontzietarako segurtasun pribatua kontratatzen jarraitu ahal dezaten, 1,4 milioi euroko diru laguntza ematea onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak.