Imanol Goñi eatarra
Atxondon jokatu zen zapatuan Sorginen lasterket. 27,5 kilometroko ibilbideari eta 1.400 metroko desnibelari egin behar izan zioten aurre kirolariek. Zailtasunak zailtasun, Imanol Goñi eatarra izan zen denetan azkarrena. Oier Ariznabarreta durangarra zihoan lasterketaren buruan, baina Larranoko igoerako azken kilometroak luze gertatu zitzaizkion, eta Goñik aurrea hartu zion. Goñigaz era Ariznabarretagaz batera, Ekaitz Kortazar durangarrak osatu zuen podiuma.
Arratzuko Arrolape mendi taldeko beste bi kidek ere parte hartu zuten zapatuko proban: Zigor Urrestarazu eta Aitor Uriarte gernikarrek. Urrestarazu 71. sartu zen helmugan, eta 74. Uriarte.
Sorginen lasterketa beltzez tindatu zen, ordea. Izan ere, Tope-Arrazola inguruan, helmugarako bost bat kilometro falta zirela, 50 urteko korrikalari batek bihotzekoa izan zuen, eta bertan hil zen.
Bestalde, egun berean Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa jokatu zen Olatzagutian, Nafarroako kopako lasterketarako puntuagarria. Joanes Goitisolo Arrolapeko kideak parte hartu zuen, eta 14. postuan sartu zen helmugan. Gainera,
promesa mailako garailea izan zen gernikarra.
Sorginen lasterketako sailkapena