Urkidi eta Ugalde rallyaren momentu baten
Peru Urkidi eta Koldo Ugalde gernikarrek (Citroen Saxo VTS) Gipuzkoako Rallya irabazi zuten, joan den asteburuan. Lasterketako lau ataletan maila ederra eman ostean gailendu ziren bertokoak. Ander Barainka bedaronatarrak (Ea) ere parte hartu zuen Gipuzkoako Rallyan, hirugarren sailkatuz. Axier Korta izan zen bertoko herritarraren kopilotoa.
Urkidik eta Ugaldek hasieratik hartu zuten aurrera. Lehia estua izan zuten zenbait bikotegaz, baina lidergoari eustea lortu zuten, Gipuzkoako errepideetara bikain egokituz. Hain zuzen, Usurbil, Orio eta Donostia inguruan jokatu zen Euskal Koparako bigarren proba puntuagarria.
Antolatzaileek azaldu dutenez, proba oso gogorra izan zen bikote parte hartzaileentzat zein kotxeentzat. Hala, hemezortzi parte hartzailek bertan behera utzi zuten lasterketa.
Podiuma
- Peru Urkidi eta Koldo Ugalde (Gernika Racing)
- Esteban Ibarrola eta Egoitz Odriozola
- Ander Barinka eta Axier Korta
http://youtu.be/o5VnRR8zmqs