Zapatuko kanta bazkaria
Urteak daramatzate ibarrangelutarrek kanta bazkaria antolatzen, eta urteak joan urteak etorri, herritarrek ez dute hutsik egiten hitzordura. Aurten ere arrakasta eduki du bazkariak, 60 lagun elkartu baitira mahaiaren bueltan.
Kantuen liburuxkak eskuetan eta Xabi Aburruzagaren trikitixaren doinuez lagunduta, bazkalostea 21:00etara arte luzatu zuten herritarrek, giro ezin hobea sortuz Arketa erretegian. Antolatzaileek azaldu dutenez, euskal abestiak ez ezik, mexikarrak eta habanerak kantatu zituzten.