Dena dute prest Busturialdean San Migel jaiak ospatzeko: egitarau zabala, festa giroan murgiltzeko grina, ekintza ezberdinetan aritzeko gogoa… Ereñon, esaterako, gaur izango dute festako lehen eguna, eta urriak 6a, berriz, azkena. Bitartean, baina, egunak ondo aprobetxatzeko aukera izango dute; izan ere, adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatu dituzte, beste behin ere. Hala, gaur 21:00etan txupina jaurtita, sukalki txapelketaz, makailao janaz, pailazoez, eskupilota partidez, musikaz, mus eta briska txapelketez eta beste hainbat ekintzez gozatuko dute ondorengo egunetan.
Sanmigelak, Bermeon.
Ereñon bezala, Mendatan ere, gaurtik urriaren 6ra bitartean ospatuko dituzte sanmigelak. Hala, ohiturari jarraituta, Euskal Ezkontza ospatuko dute bihar. Kasu honetan, 70 urte inguruko Mendatako bikote bat ezkonduko dute. Ilusioz gainezka diren senar-emazte horiek urrezko ezteiak beteko dituzte laster, eta egun seinalatu hori aurreratu eta mendatarrekin ospatuko dute.
Horren aurretik eta atzetik, baina, izango da zegaz gozatu herrian. Hala, Mendatara bertaratzen denak herri kirolak, dantzak, musika, umeentzako jolasak, asto probak… izango ditu aukeran egunotan.
Herriko jai nagusiak ospatuko ez dituzten arren, festa giroa izango da gainontzeko herrietan ere. Hala, egunotan Bermeora edota Busturira bertaratzen denak izango du zer egin eta zer ospatu.
Egitaraua
Bermeo
Irailak 27, gaur.
– 17:00etan, briska txapelketa.
– 21:00etan, mus txapelketa.
Irailak 28, bihar.
– 11:30ean, dunbada.
– 12:00etan, hitzaldia, ermitan: ‘San Migel auzoaren historia’. Hizlaria: Bitor Uriarte.
– Ondoren, trikitixa.
– 18:00etan, asto probak, urdaiazpikoa, trikitixa eta umeen jolasak.
– 20:00etan, umeen jolasak eta urdaiazpiko dastaketa.
– 21:00etan, erromeria Urdaibai taldeagaz.
*Argazki erakusketea eliza atarian.
Irailak 29, domeka. San Migel Eguna.
– 11:30ean, dunbada.
– 12:00etan, arimen aldeko meza. Ondoren, omenaldia ‘San Migel baserriko sendiari’ eta txistulariak.
– 13:00ean, Leire Gotxi abeslaria eta hamaiketakoa.
– 15:00etan, auzoko bazkaria.
– 17:00etan, meza.
Oharra: Argazki erakusketa eliza atarian egingo da.
Irailak 30, astelehena. San Jeronimo Eguna.
– 12:00etan, arimen aldeko meza.
– Ondoren, pastelak eta ardoa.
Busturia
Irailak 29, domeka. San Migel Eguna.
– 13:00etan, Irrintzi Alai Dantza Taldearen dantzaldia.
– 13:30ean, pintxopoteoa Argi eta Iker trikitilariekin.
– 17:00etan, idi probak.
– 20:00etan, Irrien Lagunak-en ‘Laguntasunaren sekretua’ ikuskizuna, tenis pistetan.
Ereño
Irailak 27, gaur.
– 17:00etan, mus txapelketa. (Izena ematea 16:30etik aurrera). Sariak: lehenengoarentzat 200euro eta txapela (bikoteko); bigarrenarentzat 140 euro (bikoteko); hirugarrenarentzat
80 euro (bikoteko); laugarrenarentzat 40 euro (bikoteko). Izena ematea: 12 euro bikoteko.
– 21:00etan, txupina jaurtitzea.
– 21:30ean, makailao jana, trikitixarekin alaituta.
Irailak 28, bihar.
– 14:30ean, sukalki kazolen aurkezpena (Sariak egongo dira lehenengo hirurentzat).
– 16:30ean, Argi eta Ikerrekin dantzaldia.
– 17:30ean, pailazoak.
– 21:30ean, pintxo poteoa, Elexaldeko tabernetan, tinbalen soinuarekin alaituta.
Irailak 29, domeka. San Migel Eguna.
– 12:00etan, meza EreñokoSan Migel elizan; ondoren, trikitilariak. Ostean, pintxoak Ereñozar tabernan.
– 13:00etan, Ereñoko eta inguruko herrietako umeen eskupilota partiduak, Montorre pelota taldeak antolatuta.
– 14:00etan,Arkupe pelota taldeak antolatuta, nagusien esku pilota partiduak: Etxebarria-Bidaburu/Bidaburu-Arrizabalaga.
– 17:00etan, herri-kirolak (auzoetako lehiaketa zortziko taldeetan).
– 17:00etan, Xaibor giroa alaitzeko plazan (Ume guztientzako diskoak egongo dira opari).
Irailak 30, astelehena.
– 12:00etan, meza San Migel Baselizan.
– 13:30ean, Txantxiku txapelketa.
– 15:00etan, bazkari herrikoia, Ereñozar Tabernan.
– 17:00etan, briska txapelketa. (izena emotea 16:30etik aurrera). Sariak: lehenengoarentzat 100euro (bikoteko) eta zortzi Menu Ereñozar jatetxean bikoteko (4 pertsonako); bigarrenarentzat 50 euro (bikoteko); hirugarrenarentzat 30 euro (bikoteko); laugarrenarentzat 15 euro (bikoteko). Izena ematea: 6 euro bikoteko.
– 20:30ean, txokolate jana denentzat.
Urriak 6, domeka.
– 11:30ean, meza Ereñozarreko San Migel baselizan.
– 13:00etan, XXXII. San Migel baselizara igoera. Sariak: lehenengoarentzat 100euro, txapela eta kamiseta; bigarrenarentzat 70 euro eta kamiseta; hirugarrenarentzat 50 euro eta kamiseta. Herriko lehenarentzat, ostera, 20 euro eta kamiseta. Izena emotea egunean bertan 11:45ean, edota aurretiaz
udala.ereño@bizkaia.org helbidera mezua bidalita eta baita udaletxean bertan ere (94 625 46 21).
– 13:30ean, Kabelintxe dantza taldearen saioa.
Mendata
Irailak 27, gaur.
– 19: 30ean, txopo jartzea eta, ostean, txupina jaurtitzea.
– 20:00etan, mus txapelketa.
Sariak: lehenengoarentzat 200 euro eta txapela; bigarrenarentzat 150,00euro; hirugarrenarentzat 100 euro; laugarrenarentzat 50 euro. Izena ematea
12euro bikoteko.
– 21:00etan, makailao jana.
– 22:00etan, erromeria Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeñarekin.
Irailak 28, bihar.
– 11:30ean, Elexaldetik Mendaturiko bolatokira joango dira, trikitilariek alaituta. Sorpresaz beteriko Euskal Ezkontza egingo dute. Bolatokitik Elexalderantza, ezkon berriei harrera, dantzak …
– 15:00etan, herri bazkaria. Tiketak Artapen eta Idatze Etxean salgai: 15 euro nagusiek eta 5 euro umeek (erosteko azken eguna irailak 26, eguena).
– Bazkal ostean, opari zozketa bazkarian parte hartu dutenen artean.
– Ondoren, saio sorpresa eta Gorriti eta bere animaliak.
– 21:00etatik aurrera, erromeri mundiala, Imuntzo eta Belokirekin.
– 23:00etan, pintxoak frontoian.
Irailak 29, domeka. San MIgel Eguna.
– 12:00etan, meza herriko koruak abestuta.
– 13:00etan, gaztetxoen herri kirol saio bikaina.
– 17:30etatik aurrera, puzgarriak, umeen jolasak eta txokolatea txurroekin ume zein nagusientzako.
Irailak 30, astelehena.
– 13:00etan, arimen aldeko meza herriko koruak abestuta.
Ostean, poteoa eta pintxo batzuk.
– 18:30ean, briska txapelketa.
Sariak: lehenengoarentzat 190 euro eta txapela; bigarrenarentzat 140euro; hirugarrenarentzat 90 euro; laugarrenarentzat
40 euro. Izena ematea: 10euro bikoteko.
Urriak 5, zapatua.
– 19:30ean, 38.asto probak:
Imanol Erleaga (Mendata), Zubibarri (Bolibar), Iker Legarreta (Bermeo).
– 22:00etan, makailao jana.
– 23:30ean, erromeria Esteibar eta Obieta dantza taldearekin.
Urriak 6, domeka.
– 12:30ean, zelai meza herriko koruak abestuta. Ondoren, Ajangizko Artxube dantzarien taldearen saioa. Trikitilariek goiz osoa alaituko dute.
– 18:30ean, asto probak:
Iñaki Erleaga(Errigoiti), Egia-Mañukobenta (Bermeo), Maiora Elkartea (Maume), Manuel Intxausti (Mendata). Sariak: lehenengoarentzat 320 euro, manta, garaikurra eta pentsu zakua; bigarrenarentzat 300 euro, garaikurra eta pentsu zakua; hirugarrenarentzat 290 euro eta pentsu zakua; laugarrenarentzat 280 euro eta pentsu zakua; bosgarrenarentzat 270 euro eta pentsu zakua; seigarrenarentzat 260 euro eta pentsu zakua; zazpigarrenarentzat 250 euro eta pentsu zakua.
Oharra: Herriko Lehenak sari berezia izango du.