Haritz Orbe gernikarrak 23 urtez azpikoen Munduko Txirrindularitza Txapelketa jokatuko du gaur, Italian. Orbek erasoei erantzuteko eta ihesaldietan sartzeko ardura izango du, kontrol lana eginez. Izan ere, Espainiako selekzioko liderrak Fernandez murtziarra eta Barbero gaztelarra izango dira. Ihesaldietan sartuz, ezustekoak ekindin gura ditu Pascual Momparler taldeko zuzendariak.
Txirrindulariek 173 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Momparler-ek azaldu duenez, aldapa luzerik izan ez arren, ibilbidea nahiko gogorra da. Helmugatik bost kilometrora, esaterako, %16ko penditza duen aldapa labur bat jarri dute antolatzaileek. Zazpi aldiz igo beharko dute aldapa hori parte hartzaileek. Azken zirkuitu horretan ere, txirrindulariek lau kilometroko aldapa leun bat igo beharko dute.