Eako zubi ezaguna, irudian
Natxitua, Bedarona eta Eako erdiguneak ezagutzera emateko bisita gidatuetan azkenak izango dira asteburu honetakoak.
eabisitak@gmail.com helbidera idatzita edo 649-354 834 telefonora deituta egin behar dira zapatu-domekarako erreserbak.
3 euro balio du bisita arruntak, baina Gernika-Lumotik autobusez joan nahi izanez gero, 5 euro ordaindu beharko dira. Dena den, taldeek, familia ugariek, erretiratuek, elbarriek, langabeek eta ikasleek prezio bereziak dituzte. 12 urtez azpikoek ez dute ezer ordaindu behar.