Nestor Basterretxea bermeotarra
Nestor Basterretxea bermeotarrak Urrezko Domina jaso du gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Erakutsitako “konpromiso eta elkartasunagatik eta Gipuzkoaren irudi bikaina zabaltzeagatik” eman diote saria. Artistak ez ezik,
Egunkaria eta
Egin egunkarietako langileak ere omendu ditu herrialde horretako diputazioak, bereizgarriekin. Martin Garitano eta haren gobernukideez gain, Gipuzkoako eragileak eta Juan Jose Ibarretxe eta Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak ere izan dira ekitaldian, besteak beste.
18:30ean hasi da ekitaldia Gipuzkoa plazan, ohorezko ezpata dantzarekin, eta, ondoren, Diputazioko Iargi aretoan egin dute banaketa ekitaldia, protagonistak bertan direla.