Urdaibai Eskubaloiko nagusien taldeek 2013-2014 ligako lehen partida jokatuko dute, zapatuan. Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek Mundakan jokatuko dute denboraldiko estreineko partida. Hala, Isla Kaleko zale sutsuen babesa izango dute. Nesken taldeak, Askartzaren kontra jokatuko du, 18:15ean. Mutilen taldeak, bestalde, Romoren kontra neurtuko ditu indarrak, 20:00etan.
Emakumezkoen zein gizonezkoen taldeen helburua mailaz igotzea izango da. Emakumezkoek, esaterako, Euskal Ligatik Nazional Mialara egin gura dute salto, Iker Romeroren gidaritzapean. Gizonezkoen taldeak, aldiz, lurraldeko ligatik Euskal Ligara igo gura dute. Yolanda Carracedo izango da mutilen entrenatzailea.
Mailaz igotzeko, baina, lehen bi sailkatuen artean amaitu beharko dute liga bertoko taldeek, igoera play-offa jokatzeko txartela irabaziz.
XXIV. Udazken Torneoa
Nagusien taldeetako partidez gain, zapatuan XXIV. Udazken Torneoa ere jokatuko dute Isla Kalen. Hain zuzen, beheko mailetako taldeek jokatuko dute 09:30ean hasita. Gaztetxo, kadete eta gazte mailetako taldeek partida bana jokatuko dute.
Partida guztiak
- 09:30ean: Urdaibai-Leizaran (Gaxtetxoak; Mutilak)
- 10:30ean: Urdaibai-Leizaran (Gaxtetxoak; Neskak)
- 11:30ean: Urdaibai-Leizaran (Kadeteak; Neskak)
- 12:45ean: Urdaibai-Urdaneta (Kadeteak; Mutilak)
- 15:00etan: Urdaibai-Muskiz (Gazteak; Neskak)
- 16:30ean: Urdaibai-Askartza (Gazteak; Mutilak)