Zenbait lagun, 2012ko Euskal Jaian
Urriaren 5ean euskal kutsuko jarduerek, arropek, musikak… hartuko dute Gernika-Lumo. Jai Batzordeak jakinarazi duenez, aurten Txutxu Gernika gazte taldearen ardura izango da jaia eztandaraztea. Bestetik, dagoeneko jarri dituzte salgai Merkatu plazan izango den herri bazkarirako txartelak. 15 euroren truke eskuratu daitezke, Turismo Bulegoan eta Auzokoa, Etxarte eta Lagun-Etxea tabernetan. Halaber, Euskal Jaiko zapiak ere leku horietan jarri dituzte salgai, baita Euskal Souvenirs dendan ere.
Aurten, gainera, zapatuan ez ezik barikuan ere izango dira jarduerak, Ibilaldia elkarteak txokolate jana eta umeentzako jolasak antolatu baititu urriaren 4rako. Bestalde, argazki lehiaketaren sari banaketa urriaren 5ean egingo du, Ibilgunean (Arrien Taberna zaharrean). Saria bakarra izango bada ere, epaimahaiak aukeratutako hogei argazki onenak (irabazlea barne) urrian abiatuko den erakusketa ibiltarian erakutsiko dituzte, eskualdean zehar.
Zapatuari dagokionez, hainbat izango dira jarduerak. Umeen jolasak, kantak, dantzak, taloak, kalejirak, erromeria… izango dira Euskal Jaian.
Euskal Jaiko egitaraua:
Urriak 4:
- 18:30ean, Ibilgune tabernaren aurrean, txokolate jana eta umeentzako jolasak, Ibilaldia 2014ren eskutik.
- 20:00etan, Euskal Jaiko dantza saio orokorra, Pasealekuko frontoian.
Urriak 5:
- 09:00etan, azoka berezia, Merkatu plazan: sukalkia eta ardoa.
- 10:00etatik 15:00etara, umeen txokoa Merkatu plazan, Ehunzangok antolatuta.
- 12:00etan, txupinaren jaurtiketa, Txutxu gazte taldearen eskutik. Ostean, kupelen eta taloen txosnaren irekiera, Merkurio iturrian.
- Herriko kaleetan, Euskal Herriko Kantagunea, Elai-Alai dantzari taldea, Segundo Olaeta Musika Eskolako trikitilariak eta txistulariak eta Burrunka (Ibilaldia 2014ren eskutik).
- 12:30ean, herri kirolen erakustaldia, Nabarnizko taldea.
- 13:00etan, pertsonaia mitologikoak (Orritz taldea) eta Segundo Olaeta Musika Eskolako Gernika Folk Fanfarria , kalez kale.
- 13:30ean, Ibilaldia 2014ren eskutik, argazki lehiaketaren erakusketa, Ibilgune tabernaren aurrean.
- 14:00etan, Erregelak Elai-Alai dantzari taldearen eskutik, Merkurio iturrian.
- 15:00etan, herri bazkaria, Merkatu plazan. Menua: txorizoa sagardotan, entsalada, ahate foie mahaspasa ogiarekin eta marmeladarekin, sukalkia, azkenburukoa, ogia, ura, sagardoa, ardoa eta kafea.
- Bazkalostean, kantak eta dantzak, Urdaibai Kantagunearen eta Elai-Alai dantzari taldearen eskutik.
- 15:30etik 19:00etara, umeen txokoa Merkatu plazan, Ehunzangok antolatuta.
- 21:30ean, erromeria Egan taldeagaz, Pasealekuan.