Irteeran parte hartu duten erretiratuak
Sukarrietako Samikole jubilatuen elkarteko kideek udaberriko irteera egin dute. Oraingoan Brionesera jaon dira erretiratuak, Errioxara, eta irteera “guztiz arrakastatsua” izan dela zehaztu dute. Besteak beste, Dinastia Vivanco ardo kulturaren museoa bisitatu dute, ardoa egiteko prozesua bertatik bertara ezagutuz.
Brionesko Erdi Aroko XVII. Jardunaldietan be parte hartu dute sukarrietarrek. Jaialdi hori interes turistiko nazional bezala dago katalogatuta.
Brionesen egon ostean, Haro ezagutzeko aukera be eduki dute.