
Iazko ekitaldiko irudia
Elias Fernandez preso politiko bermeotarrak 27 urte daramatza kartzelan. Urtero egin legez, bermeotarra gogoan izateko eta haren egoera salatzeko ekimenak antolatu dituzte barikurako.
19:30ean ipini dute hitzordua Goiko Plazan. Handik abiatuta manifestazioa egingo dute Lameraraino. Amaitzerakoan, 20:00ak aldera, ekitaldia egingo dutela azaldu dute, Lameran bertan.