Uztailaren 1etik 12ra egingo dituzte musika udalekuak
Bermeoko Udalaren Musika Eskolak udarako musika udalekuak antolatu ditu beste behin be. Aurton, uztailaren 1etik 12ra bitartean izango dira 09.30eatik 13:30eara.
Bi talde izango dira, adinaren arabera banatutakoak: 4tik 6ra urte bitartekoak batetik, eta bestetik, 7tik 10era bitartekoak. Musika udalekuak Musika Eskolan bertan izango direla jakinarazi dute.
Dagoeneko izena emon daiteke Berh@z bulegoan, ekainaren 19a izango da horretarako azken eguna. Ume bakoitzak 108 euro ordaindu beharko ditu.
“Modu dibertigarrian arte mundua bizitzeko esperientzia eskaini gura dute musika udalekuek”, diote antolatzaileek.