Kardantxilo bat
Basatxori Kantarien V. Txapelketa bihar jokatuko da Gernika-Lumoko Urbieta kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Ehundik gora txori ariko dira kantu kantari, saria irabazteko lehian. Hain zuzen, kardantxiloak, txokak eta mistoak lehiatuko dira bihar Urbietan.
Txori Lagunak ornitologia elkarteak antolatu du lehiaketa. Azaldu dutenez, kantari mokodunen txorrotxioei jarriko diete arreta, haien kaskabilo-hotsei, bokala aldatuz lortutako doinuei, mariei (agurtzekoak) eta txioketei (jatekoa eskatzeko doinuak).
Espainiako Ehiza Federazioaren Elkargoko epaileek zainduko dute lehiaketa, eta eurek emandako puntuaketak baliagarriak izango dira uztaileko lehen domekan Bilbon jokatuko den Bizkaiko Txapelketarako.
Parte hartzaileek 08:30ean egon beharko dute Urbietan, izena emateko.