Musika doinuek lagunduta, Bizkargin borrokatutako gudariak gogoan izan dituzte
zan dituzte gogoan, beste urtebetez. Bakea eta Askatasuna aldarrikatzeko asmoz, hainbat lagun batu ziren atzo Bizkargin. Hala, eguraldia lagun, horiek guztiek jai giroan igaro zuten eguna. Txalapartaren, trikitixaren, panderoaren eta adarraren doinuek hasi zuten eguna tontorrean, eta horren ostean etorri ziren, bertsoak, sokatira eta erromeria.