Ziomara Hormaetxe gernikarra
Ziomara Hormaetxeren zuzendaritzapean,
K-Otica dantza garaikide ikuskizuna dakar barikuak Lizeo Antzokira. Aitor Etxebarria
El_Txef_A-ren eta Hannot Mintegiaren musikagaz osatu du gernikarrak ikuskizuna. 20:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak 8 euro balioko du (bazkideek, 6 euro).
Hormaetxek honela definitu du ikuskizuna: “Munduak ez dio zorrotz jarraitzen erlojuaren ereduari (aurrez ikus daitekeena eta zehatza da); izan ere, alderdi kaotikoak ditu. Lan honen inspirazio-iturria kaosaren teoria da eta guztia erreakzioen sisteman elkarri lotuta dagoela defendatzen duen printzipioa da garapen horren oinarria. Ezkutuko bidexkak, ñabardurak, gauzen sentsibilitatea eta ustekabekotik berritasunerantz bideratzen diren arauak bistaratzen ditu. Lanak ausazkotasunaren eta halabeharraren arteko tentsioa lantzen du; etorkizuna zehaztea ezinezkoa dela, eta etorkizun posibleetako bakarra gertatuko dela dioen egiaren arteko tentsioa, alegia. Nire ustez, ahalmen estetiko eta espiritual handia dago gizakiak honakoak egiteko duen gaitasunean/beharrean: ustekabekoa eta zehatza dena onartzea, horietara egokitzea eta haien aurka borroka egitea; hau da, egunero bizitzea kaosarekin batera, eta azken buruan, segurua den gertakizun bakarrarekin: bizitzaren amaierarekin, alegia”.