'Troll' eskola antolatu dute, botereguneak zirikatzen ikasteko
Trollak interneten iskanbila bilatzen duten pertsonak dira. Eztabaida guneetako parte hartzaileak zirikatzen eta zatitzen dituzte pertsona horiek, dibertimendua albo batera utzi barik. Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, trolleoa arma politiko modura erabili daiteke, eta horren barri emongo dute Astran egingo duten Ikastrollan. Hain zuzen, hilaren 29an eta 30ean batuko dira Busturialdeko zirikatzaileak.
Barikuan hasiko den Ikastrollaren helburua trolleoa arma politiko gisa erabiltzen ikastea izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, botere guneak zirikatzeko tresna oso baliagarria da. “Trolleoa ondo pasatzeko modu bat da, baina botere guneen kontra eginez”. @ikastrolla twitter kontuan zenbait politikari trolleatu dituzte dagoeneko.
Hilaren 29ko egitaraua
19:30ean: Coca Cola eta Mentos ikuskizuna.
20:00etan: Troll etimologiari buruzko berbaldia.
21:00etan: DJ Patty Hearst-en musika emonaldia.
Hilaren 30ko egitaraua
11:00etan: Tailer praktikoa: Txapela buruan, trolleoa munduan.
16:30ean: Eztabaida eta mahai-ingurua: trolleoa iraultzarako arma gisa.
19:00etan: Tailerraren emaitzen aurkezpena.
20:00etan: Moombasqueton pintxada eta amaierako jaia.