Internet bidezko izapideak errazteko pasahitzak banatuko dituzte
Bermeoko Udala arreta telematimatikoa hobetzeko lanetan dabil, horregatik, internet bidez izapideak egitea erraztu aldera, herritarrei pasahitzak bidaliko dizkie.
Udalak hartu duen neurri horren helburuak honakoak dira: arreta telematikoaren aukerak ezagutzera emotea, berori erabiltzeko ahalik eta erraztasun handienak eskaintzea eta erabiltzaile kopurua gehitzea.
Jakinarazi dutenez, hurrengo asteetan herritarrek izapideak egiteko bide hori erabili ahal izateko pasahitzak jasoko dituzte etxeetan, gutun bidez. Halanda be, gutuna jaso barik be Berh@z bulegoan har daitezke pasahitzak, NAN agiri originala aurkeztuta.
Hainbat dira egun internet bidez egin daitezkeen izapideak: hitzorduak hartu, errolda agiriak eskuratu, kirol zerbitzuen kudeaketa egin, isunak kontsultatu… horiek, gainera, edozein ordutan egin daitezke.