Eako toponimia mapa barria aurkeztuko dute zapatuan
Eako Udalak herriko toponimia mapa barria aurkeztuko du zapatuan. Hain zuzen, udaletxean emongo dute herriko leku-izenen barri, 12:00etatik aurrera. Toponimoen mapa Iker Map enpresak egin du, eatarren laguntzagaz.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, Ester Korta bedaronatarrak informazio bilaketa sakona egin zuen artxibategietan, eta, horretaz gain, 88 herritarrek be parte hartu zuten. Eatar horiek herriko leku-izenen informazio zuzena emon zuten.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, batez be “eskertza ekitaldi bat” izango da zapatukoa. Hala, toponimia lana egiten lagundu duten guztiek parte hartuko dute. Aurkezpenara doazen pertsona guztiek toponimia mapa barria jasoko dute.