Ajangizko eta inguruko herritarrek bidegorri barri bategaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Mikel Ander Zubizarreta Ajangizko alkateak azaldu duenez, Kanpantxu auzoa zeharkatzen duen bidegorriko lanak amaitu dituzte beharginek. Hala, aurrerantzean 4,2 kilometroko bidegorri sarea izango dute erabiltzaileek.
Aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izan dute beharginek bidegorria egiteko, baina arazoak ahaztuta, pozik azaldu da Zubizarreta. Nabarmendu duenez, bidegorria egiteagaz batera, errepidea be hobetu dute. Izan be, egoera nahiko txarrean zegoela jakinarazi du.
Kanpantxuko bidegorria onuragarria izango dela deritzo Zubizarretak, oinezkoen segurtasuna bermatuko baitu. Alkateak dioenez, erabiltzaile mota desbardinek gune bereizi bat izango dute errepidetik joateko, eta horrenbestez, ezbeharrak ekiditen lagunduko duela uste du.