Euskal Meteorologia Agentziak gaur egun sei plataforma ditu eta
horietatik bi Ondarroan eta Bermeon daude. Plataforma horien eginkizuna egunero datu meteorologikoak eta ozeanografikoak jasoatzea da. “Datu horiei esker, itsasoko eguraldia eta baldintzak hobeto iragartzea ahalbidetzen da”.
Plataforma horien artean, ur sakoneko bi buia eta goi maiztasuneko bi radar daude.
Bermeon, esaterako,
goi maiztasuneko radarra dago eta 10.000 kilometro karratuko eremua hartzen du.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren Euskal Sare Ozeano-Meteorologikoak hamar urte bete dituenean, Eusko
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskalmeten lana goraipatu du. Meteorologia Mundu Egunaren harira, eguraldia zaintzea bizitzak eta pertsonak babesteko dela adierazi du Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak. “Euskal Autonomi Erkidegoa da eguraldiaren zainketa zorroztasunez betetzen duen toki bakarrenetako bat”.
Plataformen bidez unean uneko informazio jasotzen denez, “aldagai meteorologikoak goiz atzematen dira eta alde aurretik eman ditzakegu itsas baltdintzekin loturiko arriskuei buruzko abisuak, hala nola, enbaten eta ekaitzen kasuan”, gaineratu du Zubiagak.