Erakusketaren irudia
Joan den otsailean zehar Muxikako Udalak fibrosi kistikodun gaixoak laguntzeko elkartasun erakusketa bat jarri zuen, eta dagoeneko emon dute batutako diru kopuruaren zenbatekoa. Kultur Etxeko ordezkariek azaldu dutenez, 390 euro batu dituzte Rosa Maria Sanchez Gernika-Lumoko bizilagunaren artelanak salduta. Gehienbat, eguzkiloreen koadroak eta Muxikako paisaien luma marrazkiak erosi dituzte erakusketa bisitatu dutenek.
Sanchezek jakinarazi duenez, Busturialdeko gainontzeko herrietan be elkartasun erakusketak egiteko prest dago, fibrosi kistikodun gaixoen elkarteari laguntza emoteko. Fibrosi kistikoak ez dauka sendagairik. Hala, gaixo horien bizimodua apur bat hobetzea bilatzen du artistak