KESBek eta GDKOk lehen itzulian jokatutako partida
Gernika KESBeko neskek porrot handia jaso zuten, joan den asteburuan. Hain zuzen, 87-43 galdu zuten GDKO Ibaizabalen zelaian. Galdakoztarrek nagusitasun handia erakutsi zuten, partida hasieratik aurrea hartuz. Lehenengo laurdenean, esaterako, hamabost puntuko errenta lortu zuen Galdakaoko taldeak.
Gernikarren artean, Tynikki Crook izan zen jokalari hoberena. Hamahiru puntu lortu zituen, eta zortzi errebote hartu. Orokorrean, halanda be, bertoko jokalariak ohiko mailatik behera ibili ziren, hutsegite asko eginez.
Estudiantes zazpigarren sailkatuak be, UPVren kontra galdu zuen. Hala, Gernika-Lumoko taldeak sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen du. Liga amaitzeko partida bakarra falta da.
Partidaren estadistikak ikusteko sakatu hemen.