Kafe Loidxie eta Aintzane loradenda izan dira Bermeoko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen mozorro txapelketako irabazleak. Aurtengoa txapelketaren hamabigarren urtea da.
Osakidetza irudikatu du gaurkoan Kafe Loidxiek, Aintzane loradenda, bestalde, gotiko jantzi da.
Tabernetan Aspaldiko eta Batun Batun izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Aspaldikok Indiana Jones filmearen itxura hartu du eta Batun Batunek Mario Brosen mundua irudikatu du.
Dendetan, barriz, Halloweenez jantzi den Izarzugaza harategiarentzat izan da bigarren saria eta hirugarrena Gauzetsuentzat. Azken horrek ekialdeko itxura hartu du.
Kultura sailetik jakinarazi bezala, aurtengo mozorro txapelketan zazpi tabernak eta bost dendak parte hartu dute. Aurrekoetan baino parte hartzaile gutxiago izan dira, baina maila “oso altua” egon dela aipatu dute.

Aintzane Loradenda

Kafe Loidxe