Eskolarteko esku pilota txapelketaren finalerdietan daude Busturialdeko taldeak
Busturialdeko eskupilota taldeek Bizkaiko eskolarteko B txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dituzte, bihar. Hain zuzen, Bermeoko, Gautegiz Arteagako eta Gernika-Lumoko pilotari gazteek finalerako sailkatzeko aukera izango dute.
Bermeok, esaterako, ume mailako bi finalerdi jokatuko ditu Sopelako udal pilotalekuan. Urdulizen eta Sopelaren kontra jokatuko dute, 17:00etatik aurrera.
Gautegiz Arteagak eta Gernika-Lumok, bestalde, finalerdi bana jokatuko dute, Derion. Artegarrek umetxo mailakoa jokatuko dute Laukizen kontra, eta gernikarrek gaztetxo mailakoa Galdakaoren kontra. 17:00etan hasiko da pilota jaialdia.