Irrien Lagunak ASINSOCen ongintza jaialdian egongo dira
ASINSOCek ongintza jaialdi bat antolatu du, Elbarriak Gizarteratzeko Elkartearen gastuak ordaindu ahal izateko. Juan Ignacio Intxausti elkarteko presidenteak jakinarazi duenez, “krisiak gogor kolpatu ditu gizarte eragileak”, eta ez dute nahikoa dirurik eguneroko gastuak ordain ahal izateko. Presidenteak nabarmendu duenez, diru laguntzak asko gutxitu dira, eta Gernika-Lumoko elkarteak hondakinak baino ez ditu jaso. Hala, bizirauten jarraitze aldera, jaialdi bat antolatzea erabaki dute. Ongintza jaialdia urtarrilaren 11an egingo dute, eta bertan, Irrien Lagunek parte hartuko dute. 16:30eatik aurrera, Martinbertso, Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, ,eta gainontzeko Irrien Lagunak, Jai Alai frontoian batuko dira. Jaialdiari amaiera emoteko, bestalde, zezen entzierro txiki baten parte hartzeko aukera izango dute bildutakoek. Sarrerak hilaren 21etik 29ra erosiz gero, hamar euro ordaindu beharok dituzte interesatuek. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Merkatarien Elkartearen dendetan jarriko dituzte salgai txartelak. Modu berean, ASINSOCen egoitza be erosi daitezke sarrerak, 09:00etatik, 15:00etara. Hilaren 30etik Urtarrilaren 10era, bestalde, BBKren bulegoetan erosi ditzakete sarrerak Busturialdeko biztanleek. Txartelak BBK erosiz gero, hamabi euro ordaindu behar dira. Intxaustik jakinarazi duenez, “udalaren baieztapena itxaroten” dabiltza, baina arazorik ez dela egongo deritzote. Aurretik be, jaialdia atzeratu behar izan dutela esan dute, baina baikor azaldu dira. Halanda be, erantzuna lehenbailehen jasotzea eskatu dute, guztia lotu behar baitute denbora tarte labur baten. Azaroaren 9an egin [...]
ASINSOCek ongintza jaialdi bat antolatu du, Elbarriak Gizarteratzeko Elkartearen gastuak ordaindu ahal izateko. Juan Ignacio Intxausti elkarteko presidenteak jakinarazi duenez, “krisiak gogor kolpatu ditu gizarte eragileak”, eta ez dute nahikoa dirurik eguneroko gastuak ordain ahal izateko. Presidenteak nabarmendu duenez, diru laguntzak asko gutxitu dira, eta Gernika-Lumoko elkarteak hondakinak baino ez ditu jaso. Hala, bizirauten jarraitze aldera, jaialdi bat antolatzea erabaki dute.
Ongintza jaialdia urtarrilaren 11an egingo dute, eta bertan, Irrien Lagunek parte hartuko dute. 16:30eatik aurrera, Martinbertso, Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, ,eta gainontzeko Irrien Lagunak, Jai Alai frontoian batuko dira. Jaialdiari amaiera emoteko, bestalde, zezen entzierro txiki baten parte hartzeko aukera izango dute bildutakoek.
Sarrerak hilaren 21etik 29ra erosiz gero, hamar euro ordaindu beharok dituzte interesatuek. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Merkatarien Elkartearen dendetan jarriko dituzte salgai txartelak. Modu berean, ASINSOCen egoitza be erosi daitezke sarrerak, 09:00etatik, 15:00etara.
Hilaren 30etik Urtarrilaren 10era, bestalde, BBKren bulegoetan erosi ditzakete sarrerak Busturialdeko biztanleek. Txartelak BBK erosiz gero, hamabi euro ordaindu behar dira.
Intxaustik jakinarazi duenez, “udalaren baieztapena itxaroten” dabiltza, baina arazorik ez dela egongo deritzote. Aurretik be, jaialdia atzeratu behar izan dutela esan dute, baina baikor azaldu dira. Halanda be, erantzuna lehenbailehen jasotzea eskatu dute, guztia lotu behar baitute denbora tarte labur baten. Azaroaren 9an egin zuten lehen eskaera, baina momentuz, ez dute kirol patronatuaren erantzunik jaso.
Eskaintza bereziak
Elbarriren bat dutela egiaztatzen duten Busturialdeko pertsonek sarrera doan jasotzeko aukera izango dute. Horiek bezala, 800 eurotik beherako diru sarrerak dituzten pentsionistek eta familiako kide guztiak langabezian dituzten familiek be ez dute ordaindu behar izango, Irrien Lagunen ikuskizuna ikusteko.