‘Zerbitzua Euskaraz’ ziurtagiria lortu du Busturiko Udalak
Busturiko Udalak Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortu barri du Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Udaletik azaldutakoaren arabera, «barria pozgarria izan da guretzat».
Orain arte Busturiko Udalak Euskararen Bidean ziurtagiria izan duela jakinarazi dute, horregatik, Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortzeak, «udalari emoten dion balio erantsiaz …
Busturiko Udalak Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortu barri du Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Udaletik azaldutakoaren arabera, «barria pozgarria izan da guretzat».
Orain arte Busturiko Udalak Euskararen Bidean ziurtagiria izan duela jakinarazi dute, horregatik, Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortzeak, «udalari emoten dion balio erantsiaz gain, herritarrek udaletik jasoko duten zerbitzua euskaraz izango dela bermatzen baita»
Behin ziurtagiri hori lortuta, hurrengo erronka herri mailakoa izango dela zehaztu dute, «herriko merkatariei eta elkarteei ziurtagiri hori lortzeko aukera zabalduko diegu». Udal mailan, bestalde, Zerbitzua eta lana Euskaraz ziurtagiria lortu ahal izateko lana egingo dutela jakinarazi dute.
Aurrera begira ipini duten helburua «ez da apala» diote, baina gogoz ekingo diogu lanari eta lortuko dugu!», adierazi dute udaletik.