Bermeotar biren ‘Alter eta Ego’ bloga saritu dute Bilblogari txapelketan
Ander Oleaga Benguria eta Mr. Chopski (horrela sinatzen ditu bere lanak) bermeotarren Alter eta Ego bloga izan da aurtengo Bilblogari txapelketako irabazleetako bat. Hain zuzen be, blog pertsonalik onena bermeotarrena izan dela erabaki du epaimahaiak. ...
Ander Oleaga Benguria eta Mr. Chopski (horrela sinatzen ditu bere lanak) bermeotarren Alter eta Ego bloga izan da aurtengo Bilblogari txapelketako irabazleetako bat. Hain zuzen be, blog pertsonalik onena bermeotarrena izan dela erabaki du epaimahaiak.
Nontzeberri kultura atariak antolatzen du txapelketa hori Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean eta 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunek parte har dezakete horretan. Ekimenaren helburua euskara, gazteak eta teknologia barrien uztarketa sustatzea dela diote antolatzaileek, “beti be, gazteen artean euskararen erabilera areagotu asmoz”.
31 izan dira aurtengo Bilblogari txapelketara aurkeztu dituzten blogak eta horiek hiru ataletan sailkatu dituzte: blog pertsonalak, taldeko blogak eta blog tematikoak. 2012ko blog pertsonalik onena Ander Oleaga eta Mr. Chopski bermeotarrena izan da: Alter eta Ego (http://alteretaego.wordpress.com). 200 euroko saria jaso zuten atzo arratsaldean Bilboko La Bolsa egoitzan egindako sari banaketa ekitaldian.