Lokala zarratzea “udalaren errua” izan da Antoliñape elkartekoen ustez
Joan den otsailetik, Gautegiz Arteagako Antoliñape Kultur Elkartearen lokala zarratuta dago. Herriko Enparantza auzoko bizilagunek jarritako salaketen harira, epaile batek lokala zarratzeko agindua emon zion udalari, elkarteak jarduera lizentzia lortzeko egin zuen tramitazioa oker zegoela ebatzi ostean.
Antoliñapeko kideek azaldu …

Antoliñapeko kideek azaldu dutenez, baina, lokala zarratzea “udaletxearen errua” izan da, eta hortaz, gaur egungo udal arduradunak “txarto jokatzen” dabiltzala deritzote. Diotenez, 2003an lokala egokitzeko tramiteak hasitakoan, “udaletxeko arduradunek ez zituzten behar bezala azaldu emon beharreko pauso guztiak”. Hala, elkarteko kideek ez zekiten jarduera lizentzia eskuratzeko Eusko Jaurlaritzaren erregistroaren barruan egon behar zirela aurretik. Lokala, hortaz, udalak tramitazio garaian egin zuen “akats batengatik zarratu dute, neurri handi baten”.
Antoliñapeko kideek jakinarazi dutenez, auzoko biztanleek udaletxeari jarri zioten salaketa, eta ez elkarteari. Salaketa, gainera, ez zuten lokalaren erabilpenagatik jarri, baizik eta, jarduera lizentzia modu okerrean jasotzeagatik.