Gaur eta bihar adinekoen antzerkiak ikusteko aukera dago Elai Alai aretoan
Adinekoen Aste Kulturalaren barruan, gaur eta bihar adinekoen antzerkiak ikusteko aukera izango dute gernikarrek, Elai Alai aretoan. Gaur, esaterako, Oñatiko Ikusi Makusi taldeak Donde esta la pierna del alcalde? lana antzeztuko du, 17:00etatik aurrera. Antzerkiaren bukatzean, gainera, Mungiako Koralaren kontzertuagaz gozatzeko aukera izango dute bildutakoek. Bihar, bestalde, Gasteizko Las 4 Torres antzerki taldeak Cianuro, solo o con cafe? antzezlana ikusteko aukera emongo du. Bihar be, 17:00etan hasiko da antzerki saioa. Gasteiztarren antzezlanagaz amaituko da aurtongo aste kulturala. Atzo Adinekoen Aste Kulturala atzo hasi zen Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra taldekoen antzerkiagaz. Gaur eta bihar ez bezala, gernikarrek Lizeo Antzokian aurkeztu zuten antzerkia. Taldeko kide batek azaldu duenez, “atzerkia primeran joan zen”. Umorea erabilita, antzezlan edarra sortu dutela deritzo, eta horrenbestez, pozarren daude. “Ikusleek taldeak egin duen antzerkirik onena izan dela zioten amaieran” esan dute. Lizeo Antzokia jendez bete zen.
Adinekoen Aste Kulturalaren barruan, gaur eta bihar adinekoen antzerkiak ikusteko aukera izango dute gernikarrek, Elai Alai aretoan. Gaur, esaterako, Oñatiko Ikusi Makusi taldeak Donde esta la pierna del alcalde? lana antzeztuko du, 17:00etatik aurrera. Antzerkiaren bukatzean, gainera, Mungiako Koralaren kontzertuagaz gozatzeko aukera izango dute bildutakoek.
Bihar, bestalde, Gasteizko Las 4 Torres antzerki taldeak Cianuro, solo o con cafe? antzezlana ikusteko aukera emongo du. Bihar be, 17:00etan hasiko da antzerki saioa. Gasteiztarren antzezlanagaz amaituko da aurtongo aste kulturala.
Atzo
Adinekoen Aste Kulturala atzo hasi zen Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra taldekoen antzerkiagaz. Gaur eta bihar ez bezala, gernikarrek Lizeo Antzokian aurkeztu zuten antzerkia. Taldeko kide batek azaldu duenez, “atzerkia primeran joan zen”. Umorea erabilita, antzezlan edarra sortu dutela deritzo, eta horrenbestez, pozarren daude. “Ikusleek taldeak egin duen antzerkirik onena izan dela zioten amaieran” esan dute. Lizeo Antzokia jendez bete zen.