“Egungo basoekin alderatuz, guztiz ezberdinak ziren lehengoak»
Guillermo Meaza EHUko katedradunak Basoak Urdaibaiko Biosferaren erreserban hitzaldia emongo du domekan, Sukarrietako Kanala auzoko Gizarte Etxean, 12:00etan hasita. Zertaz hitz egingo duzu domekan Kanalan emongo duzun hitzaldian? Urdaibaiko basoen bilakaera nolakoa izan den azalduko dut domekako hitzaldian; bai historikoki eta baita geologikoki nola aldatu den, alegia. Gizakiaren erabileraren eraginez izan duen bilakaera izango dut berbagai, besteak beste. Nolakoak izan da Urdaibaiko basoen bilakaera? Gaur egungo basoekin alderatuta, guztiz ezebrdinak ziren lehengo basoak; betibe, aroaren arabera. Glaziar aroan, inguru hauetan ez zegoen basorik. Klima aldatzen joan zen heinean, basoak berpizten joan ziren. Lehen pinudiak ziren nagusi; gaur egungo Errusiako Taiga bezalakoa zen nagusi. Hain zuzen be, osto erorkorreko basoak zeuden. Klima berotzen joan ahala, batezbe, hariztiak ikusten ziren. Egun, artadi Kantauriarra nagusi da Urdaibain. Gizakiaren erabilerak eragin handia izan zuen basoen bilakaeran. Zelako eragina izan du gizakiak basoen bilakaeran? Baso mozketekin, suteekin, artzaintzarekin… apurka-apurka, lurzorua probetuz joan da. Geroz eta probeagoa zein heinean, ur-erretentzio gaitasuna gutxituz joan da, eta, horrenbestez geroz eta lehorragoa izan da lurzorua. Horren ondorioz, artadiek hariztien tokia hartu zuten. Nolako basoak daude egun Urdaibain? Gizakien erabileraren eragin gutxien jasan duten lekuetan, artadiak dira nagusi. Gizakiak dauden lekuetan, bestalde, batezbe, landak daude, eta arizti txikitxoren batzuk geratzen [...]
Guillermo Meaza EHUko katedradunak Basoak Urdaibaiko Biosferaren erreserban hitzaldia emongo du domekan, Sukarrietako Kanala auzoko Gizarte Etxean, 12:00etan hasita.
Zertaz hitz egingo duzu domekan Kanalan emongo duzun hitzaldian?
Urdaibaiko basoen bilakaera nolakoa izan den azalduko dut domekako hitzaldian; bai historikoki eta baita geologikoki nola aldatu den, alegia. Gizakiaren erabileraren eraginez izan duen bilakaera izango dut berbagai, besteak beste.
Nolakoak izan da Urdaibaiko basoen bilakaera?
Gaur egungo basoekin alderatuta, guztiz ezebrdinak ziren lehengo basoak; betibe, aroaren arabera. Glaziar aroan, inguru hauetan ez zegoen basorik. Klima aldatzen joan zen heinean, basoak berpizten joan ziren. Lehen pinudiak ziren nagusi; gaur egungo Errusiako Taiga bezalakoa zen nagusi. Hain zuzen be, osto erorkorreko basoak zeuden. Klima berotzen joan ahala, batezbe, hariztiak ikusten ziren. Egun, artadi Kantauriarra nagusi da Urdaibain. Gizakiaren erabilerak eragin handia izan zuen basoen bilakaeran.
Zelako eragina izan du gizakiak basoen bilakaeran?
Baso mozketekin, suteekin, artzaintzarekin… apurka-apurka, lurzorua probetuz joan da. Geroz eta probeagoa zein heinean, ur-erretentzio gaitasuna gutxituz joan da, eta, horrenbestez geroz eta lehorragoa izan da lurzorua. Horren ondorioz, artadiek hariztien tokia hartu zuten.
Nolako basoak daude egun Urdaibain?
Gizakien erabileraren eragin gutxien jasan duten lekuetan, artadiak dira nagusi. Gizakiak dauden lekuetan, bestalde, batezbe, landak daude, eta arizti txikitxoren batzuk geratzen dira. Urdaibaiko beheko zonaldean, ostera, itsas padura dago, beraz, horietan artadi txikiak bainob ez daude; ezin dira basotzat hartu.