Martxan da Mundakako On-line surf txapelketa urtarrilaren 6ra bitartean
Iaz izan zuen «arrakasta» ikusita, martxan da beste behin be, Mundaka Tubes izeneko Mundakako II. On line Surf Txapelketa. Gaurtik hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean, surflariek astia dute olaturik onena aukeratzeko, grabatzeko eta txapelketarako sortu den webgunera (www.mundakatubes.biz) bideoa igotzeko. Edozeinek parte har dezake, izan be, Mundakako barran hodi hoberena grabatzen duten surflariek eta kameralariek izango dira sarituak. Mundakako Udalak surfa bultzatzeko eta herria eta inguruak nazioartean ezagutzera emon asmoz sortutako txapelketa honek bigarren edizioa du aurtengoa. Udalak Biscaytik Fundazioaren laguntza teknologikoa dauka, bere bitartez ahalbidetzen baitu internet bidezko parte hartzea. Hortaz, txapelketarako sortu duten webgune horretan bideoak igo daitezke, ikusi eta edozeinek bozka dezake, gainera. On-line surf txapelketak kirola eta teknologia uztartzeko aukera eskaintzen duela nabarmendu zuen atzo txapelketaren aurkezpenean Mundakako alkate Unai Rementeriak. «Eredu honek kalitate handiko tutuen arteko lehia bermatzen du. Surflariek ez dute epe itxi batean itsasoaren egoeraren menpe egon behar, ia hiru hilabeteko tartea dute-eta olaturik onena aukeratzeko». Izena emoteko Adinez nagusia den edonork parte hartu dezake on-line txapelketan eta horretarako aipatu webgunean emon beharko du izena. Parte hartu gura dutenek Mundakako Turismo Bulegoko ordenagailua erabili ahal izango dute izen-emotea errazteko. Mundakako barran gaurtik hasita 2013. urteko urtarrilaren 6ra arte hartutako tutuen bideoak bakarrik balio [...]
Iaz izan zuen «arrakasta» ikusita, martxan da beste behin be, Mundaka Tubes izeneko Mundakako II. On line Surf Txapelketa. Gaurtik hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean, surflariek astia dute olaturik onena aukeratzeko, grabatzeko eta txapelketarako sortu den webgunera (www.mundakatubes.biz) bideoa igotzeko. Edozeinek parte har dezake, izan be, Mundakako barran hodi hoberena grabatzen duten surflariek eta kameralariek izango dira sarituak.
Mundakako Udalak surfa bultzatzeko eta herria eta inguruak nazioartean ezagutzera emon asmoz sortutako txapelketa honek bigarren edizioa du aurtengoa. Udalak Biscaytik Fundazioaren laguntza teknologikoa dauka, bere bitartez ahalbidetzen baitu internet bidezko parte hartzea. Hortaz, txapelketarako sortu duten webgune horretan bideoak igo daitezke, ikusi eta edozeinek bozka dezake, gainera.
On-line surf txapelketak kirola eta teknologia uztartzeko aukera eskaintzen duela nabarmendu zuen atzo txapelketaren aurkezpenean Mundakako alkate Unai Rementeriak. «Eredu honek kalitate handiko tutuen arteko lehia bermatzen du. Surflariek ez dute epe itxi batean itsasoaren egoeraren menpe egon behar, ia hiru hilabeteko tartea dute-eta olaturik onena aukeratzeko».
Izena emoteko
Adinez nagusia den edonork parte hartu dezake on-line txapelketan eta horretarako aipatu webgunean emon beharko du izena. Parte hartu gura dutenek Mundakako Turismo Bulegoko ordenagailua erabili ahal izango dute izen-emotea errazteko. Mundakako barran gaurtik hasita 2013. urteko urtarrilaren 6ra arte hartutako tutuen bideoak bakarrik balio dituztela jakinarazi dute. Halanda be, abenduan izango den Euskal Surf Zirkuituan hartutako olatuak ez dutela balio zehaztu dute.
Ezinbesteko baldintzak bete beharko ditu parte hartzen duenak; alegia, grabaketa urtetatik kanpo egin beharko du, gehienbat talaiako triangelutik edota Herrera kaiko aldetik. Bideoaren gehieneko iraupena minutu batekoa izango da, eta Mundakako barraren aldean tutu osoa nola egiten den erakutsi beharko du, inolako etenik eta ediziorik barik. Parte hartzen duen bikote bakoitzak, gehienez, bost bideo aurkezteko aukera izango du.
Bakoitzak atal bat webgunean
Partaide bakoitzak bere atal propioa kudeatu ahalko du txapelketaren webgunean, microsite bat sortu ondoren. Bertan curriculuma edo bere surf-historiari buruzko sarrera txiki bat sartu ahalko du (gehienez 500 karaktere). Micrositera igotzen dituen bideoak kudeatu ahal izango ditu: ezabatuz, bideo gehiago aurkeztuz edo ezabatutakoak ordezkatuz, beti be gehienez bost bideo izan ditzakeela kontuan hartuta.
Bost ordezkarik osatutako epaimahaiak, besteak beste, honako ezaugarriak aintzat hartuko ditu: tutuaren barruko abiada, olatuaren zailtasuna, tutuaren sakontasuna ta luzeera, olatuaren bertikaltasuna eta irteera garbia eta surflariaren estiloa. Saioan surflariak portaera desegokia erakusten badu edota grabazio datari buruzko zentzuzko zalantza izanez gero, bideoa kanporatzeko erabakia har dezakete.
Epaimahaiaren azken erabakia eta sarituen izenak Mundakan jakinaraziko dituzte 2013. urteko urtarrilaren amaieran egingo duten sari banaketa ekitaldian, oraindik eguna zehaztu barik dago.
Marrazki txapelta
Bestalde, umeei zuzendutako marrazki txapelketa bat abiaraziko dutela azaldu du Mundakako alkateak, «hori abendu aldera martxan ipiniko dugu». Sei eta hamabi urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute eta gaia Mundakako olatua izango dela zehaztu du. Horiek be, txapelketaren webgunean izango dira ikusgai.
SARIAK
- 6. 000 euro surflariarentzat eta 1.500 euro kamelariarentzat.
- 2.750 euro surflariarentzat eta 750 euro kameralariarentzat.
- 1.30 euro surflariarentzat eta 400 euro kameralariarentzat.
- Publikoaren saria: Tablet bat surflariarentzat eta bereizmen handiko bideo-kamera digital bat kameralariarentzat.