Nagusientzako lekua be badago aurtengo ziklokros egunean
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza Taldeak II. ziklokros eguna antolatu dute domekarako. Aurten barritasunekin dator ziklokros eguna, izan be, iaz ez bezala nagusiek be parte hartu ahalko dute. Hortaz, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik gorako edozein herritarrek parte har dezakeela azaldu dute antolatzaileek. Domekakoa izaera herrikoia eta soziala duen lasterketa da, hau da, lehiaketarako asmorik ez duena. Hain zuzen be, sei izango dira egongo diren lasterketak, adinaren araberakoak. Hasiera puntua, halanda be, bardina izango da guztientzat, burujabetasun zelaitik aterako baitira bakoitzari dagokion orduan. Lehenengo lasterketa 10:30ean hasiko da. Izena emoteko II. ziklokros egunean parte hartu gura duten horiek izena emon dezakete jada; nagusiak Areneko kiroldegira hurbildu beharko dira, ikasleak, barriz, bakoitzak bere ikastetxean emon beharko du izena. Jakinarazi dutenez, ziklokrosaren egunean bertan ezinezkoa izango da izena emon. Izena emoterako orduan parte hartzaile bakoitzak eskumuturreko bat jasoko du. Eskumuturreko hori lasterketa egunean eroan beharko dute derrigorrez. Ikasleek ikastetxeetan jasoko dute eskumuturrekoa, nagusiei, bestalde, izena emoterako orduan emongo diote eskumuturrekoa kiroldegian bertan. Kaskoa derrigorrezkoa Iazko moduan, lasterketan parte hartzeko partehartzaileek ezinbestekoa izango dute kaskoa eroatea. Amaitzerakoan parte hartzaile guztientzako edariak eta yogurrak izango direla azaldu dute. Gainera, gura duenak lasterketa amaitu ostean Areneko kiroldegian dutxatzeko aukera be izango du. Lehenengo ziklokros [...]
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza Taldeak II. ziklokros eguna antolatu dute domekarako. Aurten barritasunekin dator ziklokros eguna, izan be, iaz ez bezala nagusiek be parte hartu ahalko dute. Hortaz, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik gorako edozein herritarrek parte har dezakeela azaldu dute antolatzaileek.
Domekakoa izaera herrikoia eta soziala duen lasterketa da, hau da, lehiaketarako asmorik ez duena. Hain zuzen be, sei izango dira egongo diren lasterketak, adinaren araberakoak. Hasiera puntua, halanda be, bardina izango da guztientzat, burujabetasun zelaitik aterako baitira bakoitzari dagokion orduan. Lehenengo lasterketa 10:30ean hasiko da.
Izena emoteko
II. ziklokros egunean parte hartu gura duten horiek izena emon dezakete jada; nagusiak Areneko kiroldegira hurbildu beharko dira, ikasleak, barriz, bakoitzak bere ikastetxean emon beharko du izena. Jakinarazi dutenez, ziklokrosaren egunean bertan ezinezkoa izango da izena emon.
Izena emoterako orduan parte hartzaile bakoitzak eskumuturreko bat jasoko du. Eskumuturreko hori lasterketa egunean eroan beharko dute derrigorrez. Ikasleek ikastetxeetan jasoko dute eskumuturrekoa, nagusiei, bestalde, izena emoterako orduan emongo diote eskumuturrekoa kiroldegian bertan.
Kaskoa derrigorrezkoa
Iazko moduan, lasterketan parte hartzeko partehartzaileek ezinbestekoa izango dute kaskoa eroatea. Amaitzerakoan parte hartzaile guztientzako edariak eta yogurrak izango direla azaldu dute. Gainera, gura duenak lasterketa amaitu ostean Areneko kiroldegian dutxatzeko aukera be izango du.
Lehenengo ziklokros egunean 250 lagun bueltan parte hartu zutela azaldu dute antolatzaileek. Aurton, halanda be, parte hartzaile gehiago egotea espero dutela azaldu dute, nagusiek be parte hartzeko aukera baitute. Halanda guztiz be, parte hartzea «ohi legez, eguraldiaren araberakoa» izango dela uste dute.
Ordutegiak eta prezioak
- D.B.H 1,2,3 eta 4. Hasiera ordua: 10:30ean. Prezioa: 2 euro. Ibilbidea: 5 kilometro.
- L. H. 5 eta 6. Hasiera ordua: 11:00etan. Prezioa: 1 euro. Ibilbidea: 4 kilometro.
- L. H. 3 eta 4. Hasiera ordua: 11:30ean. Prezioa: 1 euro. Ibilbidea: 3 kilometro.
- L. H. 2. Hasiera ordua: 12:00etan. Prezioa: 1 euro. Ibilbidea: 1 kilometro.
- L. H. 1. Hasiera ordua: 12:15ean. Prezioa: 1 euro. Ibilbidea: 800 metro.
- Nagusiak. Hasiera ordua: 12:30ean. Prezioa: 2 euro. Ibilbidea: 8 kilometro.
. Hasiera ordua: 11:30ean. Prezioa: 1 euro. Ibilbidea: 3 kilometro.