Piperrak eta txakolina doan, Buy Urdaibai elkartearen eskutik
Buy Urdaibai elkarteak eskualdeko piper berdeak eta txakolina doan dastatzeko aukera emongo die astelehenean Busturialdeko herritarrei, Turdaibai eta Lanbide Ekimenak Zentroaren laguntzagaz. Horretarako, Gernika-Lumoko Merkurio iturrira gerturatu behar...
Buy Urdaibai elkarteak eskualdeko piper berdeak eta txakolina doan dastatzeko aukera emongo die astelehenean Busturialdeko herritarrei, Turdaibai eta Lanbide Ekimenak Zentroaren laguntzagaz. Horretarako, Gernika-Lumoko Merkurio iturrira gerturatu beharko dute herritarrek.
Astelehenean 10:30etik 13:30era izango dute aukera hori Busturialdeko bizilagunek. Produktuak emoten dituzten bitartean, gainera, egiten duten lana eta euren helburuak zeintzuk diren ezagutzera emango dituzte Buy Urdaibai elkartekoek, triptiko batzuk banatuta. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez, dozena bana piper berde emango diete herritarrei, eta bitartean, argazki bana aterako diete. Halaber, bertaratzen diren umeentzako globoak be izango dituzte. Egun hori, gainera, herritarren artean galderak egiteko aprobetxatuko dute; hala nola, erosketak non egiten dituzten, edota zergatik joaten diren eskualdetik kanpora erosketarak egitera galdetuko diete. Izan be, erantzun horiek jakitea garrantzitsua da elkarteko kideentzat. Hori guztia, bertoko ekonomia bultzatzeko asmoz antolatu dutela azaldu dute.