Mikel Elgezabalek Munduko triatloi txapelketa jokatuko du, domekan
Mikel Elgezabal gernikarrak distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelketa jokatuko du, domekan. Aurten, Gazteizen (Araba) jokatuko dute munduko txapelketa, eta horrenbestez, Elgezabalek etxean jokatuko du. Elite mailakoen lasterketa 08:30ean hasiko da, Landa (Araba) herrian. Lasterketa hasteko, lau kilometroko igeriketa saioari egin beharko diote aurre kirolariek, Ulibarri-Ganboako aintziran. Ostean, 120 kilometroko ibilbidea egin beharko dute triatletek, eta amaitzeko, 7,5 kilometroko korrika saioa egin beharko dute. Azken korrika saioa, gainera, Gasteizen bertan izango da. Elgezabalek azaldu duenez, duela hiru aste eroriko bat izan arren, sasoiko heltzen da munduko txapelketara. Hala, aurreko postuetan sartzeko ahalegina egingo du bertokoak. Gernikarrarentzat hirugarren parte hartzea izango da munduko txapelketan.
Mikel Elgezabal gernikarrak distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelketa jokatuko du, domekan. Aurten, Gazteizen (Araba) jokatuko dute munduko txapelketa, eta horrenbestez, Elgezabalek etxean jokatuko du. Elite mailakoen lasterketa 08:30ean hasiko da, Landa (Araba) herrian.
Lasterketa hasteko, lau kilometroko igeriketa saioari egin beharko diote aurre kirolariek, Ulibarri-Ganboako aintziran. Ostean, 120 kilometroko ibilbidea egin beharko dute triatletek, eta amaitzeko, 7,5 kilometroko korrika saioa egin beharko dute. Azken korrika saioa, gainera, Gasteizen bertan izango da.
Elgezabalek azaldu duenez, duela hiru aste eroriko bat izan arren, sasoiko heltzen da munduko txapelketara. Hala, aurreko postuetan sartzeko ahalegina egingo du bertokoak. Gernikarrarentzat hirugarren parte hartzea izango da munduko txapelketan.