Madalen egunean Laga hondartzan ustez izandako sexu erasoaren harira, elkarretaratzea egin zuten atzo ibarrangeluarrek udaletxe aurrean, eraso sexistarik ez lelopean. Izan be, astelehen goizaldean neska adingabe batek bortxatu egin dutela salatu zuen. Gernikarrek be elkarretaratzea egingo dute bihar 19:30ean, Merkurio iturriaren aurrean.